Azoko

ZER DA AUZOKO?

Auzoko elkarte bat da.

Herrietako errealitate kultur anitza eta eleanitza ezagutu eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo  parte-hartzailea dauka.

Herritar orok hartu dezake parte bertan, euskaraz dakienak auzotar moduan eta ez dakienak auzokide gisa. Bigarren hauek hizkuntzarako ibilibidea lehenengoen eskutik egitean dago gakoa. Bi profil hauek hala ere dinamikoak dira. Biak dira beharrezkoak egitasmoak osotasuna izan dezan.

ZEINTZUK DIRA EGITASMOAREN HELBURUAK?

Hauek dira 3 helburu nagusienak:

  1.  Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbildu nahi ditugu. Euskara guztien esku jarri nahi dugu, hizkuntza kalean, jende arten ikasteko aukerak sortuz, hori baita hizkuntza bat norberaganatzeko modurik naturalena.
  2.  Herritarrak gure herrietako hizkuntza aniztasunaz jabetzea: Gure herrietan gaur egun denetariko doinuak entzun ditzakegu. 20, 30, 40 hizkuntzen hiztunok konpartitzen ditugu kale, eskola, denda, kiroldegi eta abarrak.
  3.  Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu, norberarena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza izan dadin eta etorkizunera begira bide horretan sakondu nahi dela oinarritzat hartuta.

NON AURKI GENEZAKE AUZOKO?

Dagoeneko,  Auzoko  10 herrietan aurki genezake, hala nola:
Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, OƱatin, Donostin, Antzuolan, Bergaran, Gasteizen, Ibarran, Soraluzen