3. Saioa

3. Saioan, nahiko ondo elkar ezagutzen direnez elkarte honetako partaideak eta herriko leku garrantsitsuenak ezagutzen dituztenez, beraien egunerokotasunean hobeto moldatzeko beste alderdi batzuk landu dituzte: asteko egunak eta urtaroak.
Baina saioari hasiera eman baino lehen, tertulian egon ziren oporretatik bueltan zeudelako. Beraz, oporretan zer moduz moldatu ziren hitz egiten egon ziren.

Lanean jarri ziren lehenengo ariketarekin: asteko egunak. Gelako arbelean, asteko egunak kartulinetan idatzita zeudenez, bertatik eman zuen azalpena irakasleak. Guztiek ulertu ostean, memorizatzeko ariketa bat egin zuten. Banan banan joan ziren asteko egun danak esaten.

Ondo menperatu ostean, urtaroen ariketa lantzen hasi ziren.
Urtaroak irudien bidez desberdintzea erraza denez, ariketa bat egin zuten: partaide bakoitzak euskaraz formulatu behar zuen esaldi bat zein zen bere urtaro gustukoena adierazten.